XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan daiteke: zergatik ez luke adieraziko, hala adieraz dezala erabakiz gero?.

Posibilitate hau emanik ere ez dugu uste SUPER utzi bear denik.

Sarritan posibilitateak egoki iruditzen dira ez hainbeste beren egokitasunagatik, beste zeribait tokirik ez uztearren baizik.

Baina nola SUPER onartzea naturalen iruditzen baitzaiku, gain-gizon, goi-gizon, lar-gizon, gizon-goiti etab beste zeozertarako libre geratzen dira, hitz egokiak eta dotoreak noski beste konzepto batzu edo akaso konzepto berri batzu adierazteko.

Gehiegitasuna adierazteko aditza bera era superlatiboan jartzea ere ondo legoke, jakina: Kargatuegi = lar-kargatu.

Izan ere bizkaitarroi berdin zaiku esatea: kafe hau lar-kargaturik dago edo kafe hau kargatuegi dago.

LAR-ek hemen agiri diren hitzetarako baino zabalpen gehiago eduki dezake.

Lan hau alderantziz egitera, beste hizkuntzei loturik aurkitu gabe, LAR-ek zerrenda posible hoberik luke: lar-neke, lar-balio, lar-lan, lar-gose, lar-edale, lar-salmenta, etab.

Baina honetarako aurreragoko pausoak eman behar.

Azkenez LAR-en berririk ez dakienentzat, aski da GEHIEGI bera dela pentsatzea, izan ere Bizkaian gehienek LAR nahiz GEHIEGI indiferentki erabiltzen dituzte.

Baina gu gagozkion helbururako, LAR-i buruz esanak GEHIEGI-rentzat ere, berdin berdin balio dutela emanik, gauza inportante bat argi utzi behar da, alegia, LAR GEHIEGI baino askoz egokiago dela aurrizkitzat.

7) TRANS: Batzutan aurrizki honek esanahi berezia daduka, gaiaren aldakuntza, azpikoz goratzea edo zerbaitsu.

Honelakoetan dudarik ere ez TRANS onartzeaz.